Episodios

  • Alfer Edition #2x28: Moxal basatia
    Jul 23 2024

    2024ko Joko Olinpikoak asteko egun gutxi falta direla aitzakia hartuta, Olinpiara bidaiatzea erabaki dugu Ziniska printzesaren istorioa ezagutzeko; nola irabazi zuen kuadriga lasterketa ikusleen aulkian lasai lasai eserita.

    Más Menos
    12 m
  • Beranduegi 4x21: Turistak eta naziak, welcome!
    Jul 19 2024

    Frida Kahlo eta León Trotski maitaleak izan zirela esanaz hasi dugu aste honetako saioa, eta Hitler bermudak jantzita Copacabanan giri bat bezala irudikatzen jarraitu dugu... Hortik aurrerakoa, imajina dezakezue!

    Saio amaieran jarri dugun kanta: GALA - 'Freed from Desire'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

    Más Menos
    1 h y 19 m
  • Alfer Edition #2x27: Giristino Ronaldo
    Jul 16 2024

    Aurreko saioan argitu genuen sandaliak eta galtzerdiak konbinatzeko ohitura ez zutela giriek asmatu. Eta gaur azalduko dugu giriak guk asmatu genituela. Bestela esanda, giri hitzak euskal jatorria duela, euskarazko hiztegietan topatuko ez dugun arren.

    Más Menos
    10 m
  • Beranduegi 4x20: Sukaldariak fatxak dira, eta kitto
    Jul 10 2024

    Bizizale bat beste batengatik aldatu dugu gaur, Kevinen faltan, Tor bueltan da. Gaiak, berriz, ezin aktualagoak: zezenak Donostian, sukaldari fatxak, Lekitxo eta Ondarruren arteko 'beefa', Andres Calamaro eta Fermin Muguruza, Maduroren Jesukristo... Bat ez bada bestea interesatuko zaizu, ziur.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: "MAKILA" Endika Lahaine X Zigor DZ X Auzoko X Monsieur leCrêpe X Ødei

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

    Más Menos
    1 h y 5 m
  • Alfer Edition #2x26: Paleolitoko txankletak
    Jul 9 2024

    Udako bigarren saioa, urtaro honetako beste elementu garrantzitsu baten inguruan: txankletak. Ekainean txankletak jantzi eta urrira arte kentzen ez dituzten horietakoa zara? Eta zer diozu sandaliak eta galtzerdiak konbinatzeaz? Ez zuen ematen, baina badu haria gai honek.

    Más Menos
    10 m
  • BTN 2x16: Anari eta Kattina Haran | Festibalak
    Jul 2 2024

    EHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean darabiltzaten gogoetei buruz hitz egin genuen berarekin.

    Ondoren, arratsaldean kontzertua eskaini behar zuen musikari ezagun bat etorri zen platora: Anari. Festibalez hitz egin genuen harekin; EHZn jotzeaz baina baita makrofestibalei buruz ere. Sold out kulturaz mintzatu zen, musikaren zentralitateaz edo zentralitate ezaz, festibalek sustatzen duten giroaz, harremantze ereduez...

    Kanaldude hedabidearekin elkarlanean grabatu dugu BTN saio berezi hau. Bi hedabideok lehen aldiz elkarrekin egindako emankizuna da, baina ez dugu uste azkena izango denik.

    Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

    Más Menos
    1 h
  • Alfer Edition #2x25: Barrabilak ez izozteko
    Jul 2 2024

    Iritsi da alferkeriarako garaia, eta iaz bezala, aurten ere uztailean udako gaiei lotutako saio motz eta freskoak egingo ditugu. Eta nola ez, itsasoan hasiko da gure uda, baina neoprenozko trajea jantzita.

    Más Menos
    16 m
  • Larrun #13: Nola irakurzaletu ikasleak?
    Jun 28 2024

    Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek, baldin eta liburutegia badute? Motxila bete galdera, mahaiaren bueltan hiru solaskide elkartu ditu Mikel Garcia kazetariak: Mariasun Landa idazlea eta Xabi Salaberria eta Nora Uribeetxeberria irakasleak.

    Mahainguru horretan jasotakoak bildu ditu hilabete honetako Larrun aldizkarian, eta hilero bezala, gako nagusiak kontatu dizkio Gorka Peñagarikanori podcast honetan.

    Xehetasun gehiagorako irakurri erreportajea osorik.

    Más Menos
    17 m