Episodios

  • 2024.07.16 Goiuri Zabaleta Pilotaria
    Jul 16 2024
    San Fermin Torneoko lauterdiko txapelduna eta Añorgako txapelketako txapelduna izan berri da Goiuri Zabaleta Leitzarra. Plazandreak txapelketan ere badabil eta finalera igarotzeko aukerekin. Gaur Leitzarrarekin aritu gara hizketan eta horrela kontatu digu.
    Más Menos
    3 m
  • 2024.07.16 Iera Agirre Iturriaga Pilotaria
    Jul 16 2024
    Ados pilotak antolatzen duen San Ferminetako torneoko binakako txapeldunetako bat izan da Iera Agirre Iturriaga Leitzarra. Gaur berarekin aritu gara hizketan torneoaren inguruan eta aurrera begira ere jarri gara. Txapelketa berriak datoztela ere esan digu, entzun hemen.
    Más Menos
    5 m
  • 2024.07.16 Aimar Sagastibeltza Futbolari ohia
    Jul 16 2024
    Urteak egin ditu Aimar Sagastibeltza Caballero Leitzarrak futbolean. Leitzako Aurrerako futbol taldean egin zituen bere hastapenak eta laster joan zen Tolosara. Geroztik ibilbide oparoa egin du Leitzarrak orain gutxi jokalari izateari utzi dion arte. Gaur luze eta zabal aritu gara berarekin.
    Más Menos
    45 m
  • 2024.07.16 Joxe Landa Eguraldia
    Jul 16 2024
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    Más Menos
    Menos de 1 minuto
  • 2024.07.15 Gabriel Saralegi Herri Kirolak
    Jul 15 2024
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
    Más Menos
    10 m
  • 2024.07.15 Fernando -Pollo- Goizuetako Karmen Bezpera
    Jul 15 2024
    Garai bateko ohitura omen zen eta horrela berreskuratu zuten orain 12 urte Karmen Bezperako Pesta Goizueta herrian. Gaur horren inguruko informazioa eman digu bertatik Fernandok "Pollok". Afari, sua.. San Juan bezperan egiten den festaren pareko egiten dute bertan.
    Más Menos
    7 m
  • 2024.07.15 Jone Etxeberria Baztandarren Biltzarra
    Jul 15 2024
    Uztailaren 21ean, larunbatean ospatuko da 61. Baztandarren Biltzarra Elizondon. Gaur festaren inguruko informazioa jaso dugu. Elizondotik, Baztandarren Biltzarra elkarteko Jone Etxeberria Zabaleta aritu zaigu eta berak eman dizkigu egunaren xehetasun guziak.
    Más Menos
    15 m
  • 2024.07.15 Mikel Balentziaga Zakur Txokoa Obedientzia
    Jul 15 2024
    Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
    Más Menos
    25 m