• ARGIA

  • By: ARGIA
  • Podcast
  • Summary

  • ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

    © 2024 ARGIA
    Show more Show less
Episodes
  • Larrun #12: Euskara eta kulturartekotasuna: gurasoen parte-hartzea errazten
    May 24 2024

    Gipuzkoako Zaldibia herrian hasi zen dena, bai. Herriko ikastetxe bakarrean ‘Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan’ egitasmoa jarri zuten abian, gero herri osora hedatuko zena. Tarte txikian beste hemeretzi herritara zabaldu da proiektua. Neurri handi batean elkarri bizkarra emanda bizi izan diren gurasoak, autoktono euskaldunak eta jatorri atzerritarrekoak, aurrez aurre begiratzen hasi dira, eta elkar entzuten. Lehen urratsa da egiteke dagoen kulturartekotasunaren ibilbide ezezagunean.

    Onintza Irureta kazetariak proiektu honen nondik norakoak aletu eta bertan parte hartzen ari direnen testigantzak bildu ditu maiatzeko Larrun aldizkarian, eta bertako gako nagusiak kontatu dizkio Gorka Peñagarikanori.

    Show more Show less
    26 mins
  • Egonarria 2x19: Ibaietako egoera, arrainak, ekosistemak | Arturo Elosegi
    May 23 2024

    Hitz egin dugu baratze inguruko intsektuez. Ura premiazkoa da elikagaiak sortzeko, eta proiektu asko dira erreken inguruan martxan jartzen direnak. Eta baita ere elikagai bila erreketara arrantzara joaten direnak. Gaur erreketako biziari begiratuko diogu. Biologian katedraduna, Ibaien Ekologia taldeko kidea eta Unibertsitateko irakaslea, Arturo Elosegi gonbidatu dugu gurera, ibaien egoerari buruz hitz egitera.

    Show more Show less
    32 mins
  • Oroimen Histerikoa 2x19: Etxe Zuriaren beltza
    May 21 2024

    Eusko Jaurlaritzako zortzigarren lehendakaria aukeratu berri dugu eta gure lehendakarien zerrenda ere luzatzen ari da. Batzuk gustura egongo dira hauteka hauekin, eta beste batzuk ez horrenbeste. Baiina horiei esan nahi diegu, okerrago ere izan zitekeela, eta horretarako, AEBetako presidenteen zerrendari begiratzea besterik ez dago.

    Show more Show less
    32 mins

What listeners say about ARGIA

Average customer ratings

Reviews - Please select the tabs below to change the source of reviews.