Episodios

  • Belar txarrak edo praktika txarrak?
    Feb 21 2024

    Olo zorroa edo pasmo-belarra. Zalgi eta iraka, gorri biziko mitxoleta, izar belarra… Okerreko lekuan hazten dira gure ustez. Une desegokian nekazarien irudiko. Baldintza gogorretan gehienetan, eta hala ere aurrera egiten dute. Belar txarrak deitzen ditugu, gaixtoak. Baina, zein dira landare horien gaiztakeriak eta onurak? Zein da haien benetako eginkizuna? Ze baliabide ditugu zentzuz kudeatzeko? Belar txarren zientzian aditua den Ana Zabalza Aznarez doktoreari luzatu dizkiogu galderak.

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    Más Menos
    15 m
  • Langileen borroka Nafarroan: Emaztekiak non?
    Jan 15 2024

    70. hamarkada Nafarroan. Fabrika handiak. Protestak nonahi… Iruñerriko kaleak gori-gori. Atal honetan frankismoaren hondar urtetan Iruñerrian eman zen langile mugimenduari erreparatu diogu. Orduan eman zen protesta olatu handia ezin da ulertu emakumeak aintzat hartu gabe. Nonziren andrazkoak? Zertan aritu ziren? Nerea Perez Ibarrola historialariaren eskutik erantzunak.

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    Más Menos
    14 m
  • Nekazaritza eta klimaren erronka
    Nov 27 2023

    Nola gutxitu nekazaritzaren ur beharrak, ura gero eta eskasagoa den aroan? Nola egokitu sistema klima aldaketara? Zein dira gurean nabariak diren ondorioak? Iker Aranjuelo Nafarroako Agrobioteknologia Institutuko ikertzailea da. Ur eta ongarri gutxiagorekin hazi daitezkeen landare barietate berriak ikertzen ditu.

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    Más Menos
    14 m
  • Bioestimulatzaileak laborantza lurrak biziberritzeko
    Nov 1 2023

    Nola hobetu laboreen produktibitatea lurra, ura eta ibaiak kutsatu gabe? Nola biziberritu hainbeste nekarazi ditugun lurrak? Nola egin aurre klima aldaketak gure landa eremuei sortzen dien estresari? Nafarroako Agrobioteknologia Institutuan bioestimulatzaile berriak ikertzen ari dira landareak eta nekazal lurrak biziberritzeko. Edurne Baroja doktorea dugu ikerketa buru.

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    Más Menos
    14 m
  • Ariketa fisikoa botikarik onena?
    Sep 18 2023

    Ariketa fisikoa pilula balitz, ez legoke errezetatuko ez lukeen medikurik. Edozein dela arrazoia, heriotza-arriskua murrizten du, kardiopatiak,, hipertentsioa, minbizia, zaharren erorketak, depresioa... Nafarroako Ospitalean egiaztatu egin dute ospitaleratutako zaharrekin. Eta argi gelditu da beraien egoera orokorra hobera egiten duela. Horrexegatik, eredua aldatzen ari dira ospitaletan: Gaixoak ohatzean utzi beharrean, lehenbailehen mugiarazten dituzte. Mikel Lopez fisioterapeuta doktoreak azaltzen digu zergatik.

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    Más Menos
    13 m
  • Bioestatistika zertarako?
    Jun 27 2023

    Epidemiologoei lagundu gaixotasunen kausak ulertu ahal izateko. Saiakera klinikoak diseinatu botiken eta tratamenduen eraginkortasuna ezagutzeko; Sendagaiak ikertu... Horretan denetan aritzen dira bioestatistikariak. Zarata, zaborra edo artefaktuak ez dituzte maite. Ziurgabetasunean eroso, ez dute kasualidadez kausalitateaz hitz egiten. Arkaitz Galbetek, NUPeko matematikariak, sukaldatu digu 25. atala.

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Más Menos
    14 m
  • Gazteen suizidioaz mintzo
    May 11 2023

    Prebenitu al daiteke gazteen eta nerabeen suizidioa? Saiatu baino lehen abisatzen al dute? Nola? Nola lagundu? Zein da eskolaren papera? Eta irakasleena? Zergatik? Zergatik saiatzen dira gazteak bere buruz beste egiten? Fernando Trebol NUPeko psikologoarengana jo dugu erantzun bila.

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Más Menos
    16 m
  • Garuneko tumore gaixtoenen kontrako bide berriak
    Apr 17 2023

    Glioblastoma da garuneko tumorerik hilgarriena helduetan. Gaur egun, ez dago terapia eraginkorrik. Nola lortu garuneko tumorerik beldurgarriena tratatzeko ate berriak zabaltzea? Nola luzatu gaixoen bizitza? Nola arindu egungo tratamenduen ondorioak? Hamar urte daramatza horren inguruan ikertzen Paula Aldaz, NUPeko irakaslea eta Navarrabiomedeko ikertzailea.

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Más Menos
    15 m