• Summary

  • Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen saioa.
    © 2024 Berria
    Show more Show less
Episodes
  • Ozeanoak bero, eta itsas espezieak habitat berrien bila
    Apr 30 2024
    Ozeanoetako uraren tenperatura igoera eta horren ondorioak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak. Itsas ekosistemetan eta espezieetan dituen eragin ugariak zein diren xehatu du Maite Erauskin AZTIko ikertzaileak. Hiztegian, hiriburu berdeez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, tokian tokiko eta garaian garaiko produktuez hitz egin du Gorka Egiak.
    Show more Show less
    30 mins
  • Ur azpiko autobidearen ekimena: proiektu handinahi bat eta kontsaesan ugari
    Apr 16 2024
    Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotuko dituen ur azpiko autobideaz mintzo da Kinka podcasta aste honetan. Subflubiala Ez plataformako Hodei Rodriguez kideak azaldu ditu proiektuaren giltzarri nagusiak, eta eragingo dituen kalteak zein diren zerrendatu ditu. Hiztegian, solastalgia zer den azaldu du Aitor Marcos ekonomia ekologikoan adituak, Nagore Arin eta Oli Artola solaskideekin batera. Eta, aholkuen atalean, energiaz hitz egin digu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.
    Show more Show less
    26 mins
  • Pobrezia energetikoaz: erresilientziaz, energia negozioez eta alternatibez
    Mar 19 2024
    Pobrezia energetikoaren aurpegiak bildu ditu Kinka podcastaren saio berriak, Mugarik Gabeko Ingeniariak GKEko Arrate Zelaiarekin eta Goiener Kontsumo Kooperatibako Josu Navedarekin. Erresilientziaz, energia negozioez eta energia komunitateen gisako alternatibez aritu dira. Hiztegian, energia efizientziaz hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, kontsumo proiektuei buruz mintzatu dira Asunek Behatokiko kideak.
    Show more Show less
    36 mins

What listeners say about Kinka

Average customer ratings

Reviews - Please select the tabs below to change the source of reviews.